XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Loak hartuko nau berriz ere, Ingumaren hatzaparretan erori eta bere suzko hegalen bidez lepotik helduko nau, biziaren arnasa moztu nahiean....

- Euli bat izan nahiko nuke! - Euli bat?.

- Beno, euli, eulia... euli argi bat! Hori da.

- Euli batek hegan egiterakoan plano ezberdin askotan dabil, espazioarekin jolastuz nolabait, hegan, hegan... interesgarri izan zitekeen hegaldi hori, funtsagabe bihurtuz... baina, euli argi bat plano bakoitzak eskaini diezaiokeenaren bila abiatuko zen....

- Ez dut ezer ulertzen... burutik joana zaude.

- Beno, 1986an beharrezkoa den zerbait dela uste dut.

Eroa ez bazaude berehala erotzen zaituzte, eta eroa izanik besteak erotzen dituzu... beraz, ero maila txikiena bada ere, behar duzu gainontzeko gizakiekin erlazionatu ahal izateko....

- O. K. esateagatik, besterik gabe. Beste kafetxo bat hartuko dugu?.

- Hartuko dut, ez? - Ez! Hartuko DUGU....

- Amonari, lo egitera gelditzen nintzela esan diozu eta beste kafetxo batek, nere amets liluragarrietaz utzeraziko ninduke.